XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ondotik zetorren Philippe Veyrin (1900-1962).
Jaun hau Saboiatik Euskal Herrira etorria zen udara igarotzeko asmoz eta gure herriaz liluraturik hemen gelditu zen.
Burges izanagatik oso langile genuen ainitz historia eta istorio bildu eta argitaratuz; baina idazlanez gainera gure paisaiak pintatu zituen.
Burutu zuen lanik ezagunenari
Liburu horren azken argitalpena, gehigarriz, gaur egun euskaltzainburu dugun Haritschelhar jaunari zor diogu.
Hemen jarriko dudan lekukotasuna ordea, hitzez-hitz, 1955.eko argitalpenetik jasoa da, eta hau dio: Harrigarrizko eder da hizkuntza, arroka soilak bezala eusten du mendeak zehar inguruko erromantzeen itsas-gora, zailtasun ospearekin
.
Euskaldunak eurak atseginez agertzen dute deabruak berak ere ezin ikasizkotzat, zazpi urteren buruan,
Bi hitzok ere ahaztu omen zituen Saint-Ezpirituko zubia igarotzean
.
Harrigarria badirudi ere, oraindik gure egunotan jarraitzen du mito horrek zeren 1968. urteko ekainean Mar del Platan-n ospatu zen
Argentina eta Espainian, batera agertuko zen Franco-ren zentsurak argitalpena galerazi ez balu.
Baina ez uste deabrukeria oztopo zuenik, ez.
Galerazpena euskaldunon jatortasuna hain nabari agertzetik zetorkion.
Franco-rentzat, herri bezala, gu ez ginen gu, eta gutarrok burua makurtu beharra genuen
Baina, deabrukeria ere hor zen argentinarraren luman:
.
Mito horrek, argi dago, euskarari ez ziola onik egin.
Baina, gaur hemen adierazi nahi dudana, zera da, deabruak ere euskara bazekiela.
Pedro Ignazio de Barrutia y Basagoitia (1682-1759) Zalgo auzoan jaio zen aramaioarra Mondragoen Udaleko idazkari zela,